Logo arqueológico de Ama Ata: pieza circular roja con inscripción ambigua que sugiere '15', 'IS' o 'SI', evocando el misterio de Iruña-Veleia y la arqueología antigua.

Zer da dialektoa eta zer hizkuntza? (esteka interesgarria)

Dialektoa eta hizkuntza zer direnari buruz esteka interesgarri baten laburpena duzu hau (lotura amaieran). Ez du ezer esaten aurretik gaiari buruz nekien erizpide bakarrari buruz, hau da, dialektoak edo hizkuntzak neur daitezkeela hiztunek beraien artean ulertzeko behar duten denbora kontutan hartuz. Baina gai ezaguna eta interesgarria zehazten du. Txikitan Frankoren garaiko umeentzako liburu batean irakurri nuena gogorarazi dit: euskara espainolaren dialekto bat zela!



Hizkuntzak edo dialektoak: botere kontua 
Dialektoak hizkuntzen aldaerak dira, lurralde eremu txikiagoetan erabiltzen direnak. Horren adibidetzat (…) euskalkiak; eta (…) portugesa, katalana edota italiera, esaterako, latin arrunta ren dialektoak dira.
Dialektologia. Alta, izen hori izan arren, dialektologoek azpimarratu ohi dute dialektoak baino hizkuntza – aldaerak aztergai dituztela. Izan ere, dialekto terminoak  (…) gutxiespen zentzua eskuratu du (besteenak hartu izan dira dialektotzat, ez norberaren hizkuntza).
Lurralde eremuaren arabera gertatzen dena, batzuetan, geolekto deitzen da. (…) klase soziala, adina, talde etnikoa eta beste faktore batzuen araberako hizkuntza – aldaerak ere badira. Estratifikazio sozialari (hots, gizarte batean gertat zen den botere eta prestigioaren mailaketari) lotutako hizkuntza – aldaera horiek soziolekto izena hartzen dute, (gazteen hizkera bereziak, azpikultura jakinei loturikoak, AEBko afroamerikarren etnolektoa , eta abar). (…) Langile – klasearen hizkera, horrela, ez da erregistro kulturako (hedabideetan zein eskolan erabiltzen dena) egokitzat hartzen; eta telebistetan aritzeko, adibidez, aldaera batzuk “aukeratzen” dira (Andaluziako telebistako aurkezleek ez dute espainieraren andal uziar aldaeran hitz egiten).
Garrantzitsuena ez dira hizkuntza horren balizko ezaugarriak, mintzaira hori darabilen talde sozialaren botere kokapena baizik. (…) Max Weinreich: “hizkuntza bat gudarostea eta itsas armada dituen dialektoa da”.
Jugoslavia ohian, adibidez, hizkuntza ofiziala serbokroaziera zen (mazedoniera eta eslovenierarekin batera). (…) Kroaziako estatu berriak kroaziera aldarrikatu zuen nazio hizkuntza, hots, latindar alfabetoz idatzitako aldaera; eta, ondoren, Serbiak ere serbiera hartu zuen bere hizkuntzatzat (serbiera zirilikoz zein latindarrez idatz daiteke). Geroago, Bosnia – Herzegovinako bosniakoek (hau da, musulman gisa ezagutuak) serbokroazieraren aldaera propioa aldarrikatu zuten berezko hizkuntza gisa, bosniera; eta gaur egun hizkuntza hori ofiziala da Bosnia – Herzegovinan, serbiera eta kroazie rarekin batera. (…) Jugoslavia ohiko herritarrak, Estatua desegin eta egun batetik bestera hiru hizkuntza ikasi zituztela esanez txantxetan aritzen dira. 
Montenegro 2006an bereizi zen Serbiatik, eta urtebete geroago aldarrikatu zuen montenegroera hizkuntza ofizial (ordura arte, bertako mintzaira serbieraren barruan sailkatzen zen).
1992an, Moldavia SESBetik independentzia aldarrikatu zuen. (…). Moldaviera errumanierak Moldavian hartzen duen izena besterik ez dela hizkuntzalari guztiek onartu arren, (…) oraindik ere Moldaviako konstituzioan hizkuntza ofiziala moldaviera dela adierazten da. 
Ezagunagoak agian, valentziera eta katalana, edota portugesa eta galizieraren artekoak dira. 
Gertuko inguru geografiko edo sozialetan erabiltzen den hizkuntza – aldaerari ekolekto ere deitzen zaio. (…) Pertsona bakoitzak hitz egiteko duen modu bereziari idiolekto deitzen zaio. (…) Basilektoa hizkuntzaren behe – mailako erabilera izendatzeko erabiltzen da, normalean ahoz soilik gertatzen dena, baina hizkuntza talde sendorik osatu gabe . Akrolektoa, berriz, formaltzat hartzen den hizkuntzaren erabilera izendatzeko erabiltzen da. 
Egilea: Iker Iraola Arretxe. Testu osoa: http://www.gaiak.net/zazpika/dokumentuak/deskarga_119.pdf 

En Tendencia

Descubren la Mano de Irulegi: El Primer Testimonio Escrito en Euskera del Siglo I a.C.

40 signos en cuatro líneas, grabados sobre una pieza...

IRULEGIKO ESKUA (III): Continúan las aportaciones y el debate.

 Mano de Irulegi III: Interés desbordante en la gente e...

Wikipedia, la «vasconización tardía» y la Comisión

En este post quiero motivar a los lectores a...

Iruña-Veleia: bost urte ondo egindako analisien zain – Iruña Veleia espera desde hace 5 años a unos análisis correctos

http://www.naiz.info/eu/iritzia/articulos/iruna-veleia-bost-urte-ondo-egindako-analisien-zainAyer en Gara:Koenraad van den Driessche ...

Artículos Relacionados