Euskal Mitologia eta Munduikuskera: aurkezpena.

Hurrengo post serie batean euskal munduikuskera edo “kosmo-ikuskera”ren gakoak aurkitu ahal izango dituzu, balizko baten pean: euskarak, euskal mitologiak eta euskal etnografiak antzinako euskaldunen munduikuskeraren gako horiek gordetzen dituzte. 
Munduikuskera (weltanshauung, worldview, cosmovisión) bat errealitatea ulertzeko modu koherente eta oso bat da. Bost ardatz ditu (Renteria 2013 harturik irizpide):
– Zein da munduaren esentzia eta zein imagin epistemikoa erabiltzen da bere ezagueran? 
– Zein da izakien esentzia eta nolakoak dira beraien zatiak? 
– Nola eratzen dira mundua eta izakiak beraien zatietatik? 
– Zein estrategia erabiltzen da ezagueran? 
– Eta nola egiaztatzen dira lortutako ezagutzak?  
Beraz, galdera hauei euskaldunek ‘bertokoak’ edo ‘berezkoak’ dituzten erantzunak emateko gai diren birpasatuko dugu. 
Justo Mari Mokoroa, euskal senaren aldarrikatzaile goiztiarra.

Hein horretan, munduikuskera honen ‘euskalduntasuna’ esatean euskaldunok berez, guk geuk eta lur maitatu honetan, sortu genuen mundua eta bizitza azaltzeko moduaz ari gara. Beraz, egungo gizarte mendebaldarraren ikuskera zientifiko modernoa XVII. mende ingurutik aurrera joan bazen eraikitzen; aurrerago joko dugu. Filosofia judu-kristaua zeukaten gizarte batzuetan jaio zen zientzia mendebaldar moderno hau, eta filosofia hauen eraikuntza orain 2.000 urte hasi zen. Aurrerago joko dugu.
Munduikuskera indoeuropar batetan jaio zen, era berean, filosofia judu-kristaua. Ikuskera indoeuropar hau kristo aurreko 4.500 inguru hasi omen zen Ekialde Hurbiletik Europara hedatzen. Hori baino aurreragoko euskal munduikuskera bat egon omen zen da zundatuko duguna. 

Lanaren zehar proposatuko dugun experimentu baten funtsa.
Berreraiketa hau ez da orainarte egin euskal kulturan. Egia esan, mendebaldean “filosofia” deitzen dugun hori euskal kulturan –beste jarduera kulturalen ondoan behintzat- gutxi praktikatua izan dela ematen du. Lan eskasia nabaria dirudi, eztabaidak urriagoak oraindik (1 Oharra)… Baltzak (2000) horrela onartzen du, eta azalpena eman ere: mendebaldar filosofia -grekoen garaitik- “Izatearen” filosofia da, identitatearen kontzeptuan oinarritzen diren hizkuntza indoeuroparrekin oso bateragarria; baina euskarak ez du “identitate” edo “izatearen” gorpuzte zehatzik. 
Gaiak, dena dela, konplexuagoa ematen du. “Filosofia/intelektualtasuna” eta “ euskal mundua” delakoen arteko zailtasunak edo ezinegonak argiak omen dira (Iztueta Armendariz, 1993; Odriozola, 1992), baina “liskarren” aldeak ikusirik kultur inperialismoaren isla berri baten aurrean ez ote garen pentsarazten digute (Antxustegi, 1991), eta joera hau noiz hasi zen galdetuz “euskalduntasunari mespretxuak” antzinate zaharrean hasi zirela ikus dezakegu (Gamboa & Ruiz Torrado, 2006). Ondorio gisa ustezko kultur identitate hautsiak botere falta historikoen eraginak edo engainuak soilik ez ote diren mahai-gaineratu du baten batek ere (Iztueta, 2003). 
Nafar erredolak badu euskal munduikuskerarekin lotura zuzena.

Baina erronkak merezi duela deritzot. Claudio Sánchez Albornoz Espainiar Errepublikako Lehendakariak (erbestean), historiagile entzutetsuak eta besteen artean Premio Príncipe de Asturias de Comunicación y Humanidades saridunak (1984) xaloki erakutsi zuen askok euskal kulturari buruz duten ustea: 

Los vascos son los últimos que se han civilizado en España: tienen mil años menos de civilización que cualquier otro pueblo… Son gentes rudas, sencillas, que además se creen hijos de Dios y herederos de su gloria. Y no son más que unos españoles sin romanizar…. Yo le decía al presidente del Gobierno Vasco cuando yo era presidente de la República: ¡hablen el vasco, hablen si es que pueden, porque la mayoría no lo saben! Pero a pagar impuestos, ¡como todos los españoles! (Claudio Sánchez Albornoz, Azurmendi, 1992´k zitatua)

Claudio Sánchez Albornozek bezala ez baduzu pentsatu nahi, edo ez badiozu arrazoia eman nahi, jarraitu Ama Ataren serial hau euskaldunen munduikuskera berreraikitzeko.

Erlaziorik ikusten bi irudi hauen artean? Euskal munduikuskeraren ikuspegitik badago.

 

OHARRAK:
1.  Euskal Herriko filosofiaren birpasa luzeetan ikus Aizpuru (2012); laburragoetan Rodríguez Bornaetxea (2004), Eizagirre & Ibarra (1995), Puy Muñoz (1988), Mendizabal (1957), Olano Galarraga (1934); bitxikerietan Alzo (1966),… 
ERREFERENTZIAK
  • Aizpuru, A. (. a. ). (2012). Euskal herriko pentsamenduaren gida Udako Euskal Unibertsitatea
  • Alzo, M. d. (1966). Filósofos vascos : Fueron el principal factor de la filosofía cristiana en los siglos XVI y XVII. La Gran Enciclopedia Vasca, I, 387-394.
  • Antxustegi, E. (1991). Euskal nazionalismoari buruzko ikerketa ideologikoak. Uztaro: Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (3), 17-33.
  • Azurmendi, J. (1992). Espainolak eta euskaldunak Elkar.
  • Baltza, J. (2000). Un escorpión en su madriguera : (indoeuropeo y euskara, mito y realidad). Alegia : (esp): Hiria,.
  • Eizagirre,Xabier, & Ibarra, A. (1995). Filosofia euskaraz : Hamar urteko balantzea (1984-1994). Jakin, (91), 77-105.
  • Gamboa, O., & Ruiz Torrado, M. (2006). Euskaldunen irudia antzinaro eta erdi aroko testu historiko eta literarioetan: Egile klasikoen garaitik errege-erregina katolikoen garaiko kroniketara arte Kondairak, 5, 1-76.
  • Iztueta Armendariz, P. (1993). Euskal kulturaren kontraesanak: Teoria eta praxia. Uztaro: Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (9), 119-151.
  • Iztueta, P. (2003). Identitate kulturala eta boterea. Uztaro: Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (47), 97-110.
  • Mendizabal, F. (1957). Euskal filosofia tantoka. Jakin Arantzazu 3. Zki. (1957ko Pazko Aldikoa), P. 152-155, (3), 152-155.
  • Odriozola, J. M. (1992). Euskal intelektualen bidegurutzea. Uztaro: Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (6), 111-115.
  • Olano Galarraga, A. (1934). Filosofía vasca. Yakintza : Revista De Cultura Vasca., (9), 203-224.
  • Puy Muñoz, F. (1988). Euskal-filosofía. Razón Española [Madrid?] N. 28 (1988), P. 211-221, (28), 211-221. 
  • Renteria-Uriarte, X. (2013). Hacia una Economía Holográfica. Una revisión de la ciencia económica desde la ontoepistemología oriental. UPV/EHU. https://ehu.academia.edu/XabierRenteriaUriarte; http://www.ehu.es/argitalpenak/images/stories/tesis/Ciencias_Sociales/804-5%20RenteriaTH.pdf
  • Rodríguez Bornaetxea, F. (2004). Euskal pentsamendua. In J. Azurmendi, & P. Aintziart (Eds.), Filosofiako gida : Filosofian aritzeko oinarriak : Gida bibliografiko eta metodologikoa (pp. 309-324). Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea

 

En Tendencia

Descubren la Mano de Irulegi: El Primer Testimonio Escrito en Euskera del Siglo I a.C.

40 signos en cuatro líneas, grabados sobre una pieza...

IRULEGIKO ESKUA (III): Continúan las aportaciones y el debate.

 Mano de Irulegi III: Interés desbordante en la gente e...

DFA ha presentado en público: Memoria Iruña-Veleia (2010-2020)

Puesta a disposición del públicoconenlaces directos a cada artículo...

Artículos Relacionados