Baskoi-Akitaniar eremuko txanponak.

Aranzadi Elkarteak, Arkeologian, XII. Jardunaldiak

antolatzen ditu.

Hitzaldiak:

  • Gaia: Baskoi-Akitaniar eremuko eta bere inguruko txanponak. Pirineoz gaindiko berezitasunak eta kontaktuak Burdin Aroan. (1)
  • Hizlaria: Eneko Hiriart, CNRS-eko ikertzailea (ArcheoSciences Bordeaux laboratorioa, Bordeaux Montaigne Unibertsitatea) (2)
  • Hizkuntza: Euskaraz.
  • Noiz: Otsailaren 13ean, asteartea, iluntzeko 19:00etan
  • Lekua: Donostiako San Telmo Museoan, bertatik bertara.
  • Etxetik: Streaming bidez eskainiko da hitzaldi hau.

https://www.aranzadi.eus/eu/baskoi-akitaniar-txanponak-pirinioez-gaindiko-berezitasunak-eta-burdin-aroan

  • Salneurria: Doan.

(1).- Hitzaldiaren mamia: Mintzaldi honetan gure lurraldean K.a. azken bost mendeetan aurkitutako txanponak aurkeztuko ditugu. Eta txanpon hauen dinamikak ikertuz, Pirineoan bi isurietan dauden populazioak, berezitasun kulturalak eta harremanak zehaztuko ditugu.

(2).- Hizlaria, mintzalaria: Eneko Hiriarte, (1984), euskal arkeologoa eta numismatikaria da. CNRS-eko ikertzailea da (IRAMAT-CRP2A laboratorioa).

Europar zeltaz eta Antzinako akitaniarren ekonomiaz eta txanponei buruz idatzi du hainbat liburutan eta artikulutan.

Bordele-Montaigne Unibertsitatean 2014ean doktoretza ukan ondoren, Doktoratu-ondorengo ikerketa-kontratuak Parisko École Normale Supérieure-n eta Aix-Marseille-ko unibertsitatean egin zituen. Casa de Velázquez-eko (Madril) partaidea izana da 2016an eta 2017an. Gustave de Claussade saria 2016an, eta Joseph Déchelette Europar arkeologia saria 2017an, lortu zituen[1].

Akitaniar txanponak sakon ikertu ditu, aurrerapauso garrantzitsuak emanez. Gaur egun, Kristo aitzineko III.mendean Europa kontinentalean lehen hirien agertzea ikertzen ari du. Bestalde, Dordoinan, Saint-Félix-de-Villadeix udalerrian dagoen La Peyrouse galiar-erromatar santutegiaren aztarnategian kanpaina arkeologikoak kudeatzen ditu.

Artikulu zientifiko ugari idatzi ditu, bai eta liburuak ere eta hitzaldiak eman ditu. Hauek dira argitaratutako bere azken ikerlan batzuk:

  • 2023. Veronica Cicolani eta Eneko HIRIART: «Matières premières en Europe au 1er Millénaire av. n. è. Exploitation, transformation, diffusion – La Europa de las materias primas en el Ier milenio a.n.e». Explotación, transformación y difusión, (actes 45e coll. int. AFEAF, Xixon, 2021 maiatza), 488 or – AFEAF solasaldiko aktak
  • 2022. «Aux premiers temps de la monnaie en Occident : pratiques économiques et monétaires entre l’Ebre et la Charente (Ve-Ier s. a.C.).» Ausonius, Brodele
  • 2022 /09/29. Eneko Hiriart (CNRS IRAMAT-CRP2A, Université Bordeaux Montaigne). serieak: I Encuentro ECOA Lehen Topaketa. El espacio circumpirenaico occidental en la antigüedad: Novedades y actualizaciones. (bideoa) EHUtb IKT Gerenteordetza
  • 2021/02/17. «Akitaniako eta ipar iberiar penintsulako txanpon-zurkulazioa Burdin Aroaren bukaeran (K.a.III-I mendeak)». Gipuzkoako Foru Aldundia.

Bideoa: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kultura/-/akitaniako-eta-ipar-iberiar-penintsulako-txanpon-zirkulazioa-burdin-aroaren-bukaeran-k-a-iii-i-mendeak-

  • 2021. Julia Genechesi, Eneko Hiriart:» «Ingots» from the Second Iron Age: a first overview». Etudes celtiques, ISSN: 0373-1928, 46

(Testua: Wikipediatik hartua)

 

En Tendencia

Descubren la Mano de Irulegi: El Primer Testimonio Escrito en Euskera del Siglo I a.C.

40 signos en cuatro líneas, grabados sobre una pieza...

IRULEGIKO ESKUA (III): Continúan las aportaciones y el debate.

 Mano de Irulegi III: Interés desbordante en la gente e...

DFA ha presentado en público: Memoria Iruña-Veleia (2010-2020)

Puesta a disposición del públicoconenlaces directos a cada artículo...

Wikipedia, la «vasconización tardía» y la Comisión

En este post quiero motivar a los lectores a...

Artículos Relacionados