Logo arqueológico de Ama Ata: pieza circular roja con inscripción ambigua que sugiere '15', 'IS' o 'SI', evocando el misterio de Iruña-Veleia y la arqueología antigua.

Euskal Senik ba al dago?

«Sena» delakoak herri baten izaera sintetizatzen badu, ba al da «Euskal Sena»rik? Euskal sena euskerak ematen digun izateko era edo nortasuna litzateke. Milaka urteen buruan euskaldunek bere hizkuntzan zehaztua eta fosilizatua legoke, gure aurkikuntzen zain, hizkuntzaren konstanteak erabilera luzearen eta denboraren poderioz egonkortzen baitira.

Hizkuntzaren bidez mundu ikuskera berezi bat garatzen dugu eta, beraz, hizkuntzaren bidez era berezi azaltzen gara mundu honetara. Gure kasuan, ‘euskaldun’. Zundatu daitezkeen bitxikeri batzuk segidakoak dira:

. Zergatik euskeraz “gure ama” edo “gure etxea” esaten dugu eta ez “nire ama”?
. Zergatik “lagun” “pertsonaren sinonimoa da?
. Zergatik “todo” esateko “DENa” esaten dugu?
. Zergatik jabetasuna ardura ere bada? “Jabetasuna eman diogu”
. Zergatik “zuk eta biok” esaten dugu eta ez “zuk eta nik”?
. Zergatik esaten dugu “umeak” edo “gurasoak” eta ez “niños” edo “padres”?
. H)amaika hitzan ba al da “amai”+”ga”, hau da, pilo bat?
. Zergatik jabea da, «dueño» baino gehiao, «jagole» edo «zaintzaile»? Akaso euskeran ez dago jabego edo propietatearen zentzu hain nabaria.

Hizkuntzak komunitatean trinkotzen gaitu, eta norbanako erlazionatu gisa eraikiarazi.

Adibidez, nahiko onartuak dira euskeran honakoak:

… Berdintasuna bilatzen du, generoen artean eta gizarte maila guztien artean.
… Bizikidetza errazten du, taldea lehenesten duelako.
… Ekologia bultzatzen du, izenak tokiek ezarritakoak direlako eta ez alderantziz.

Euskal senaren gaia zinez berezia da, eta Irurtzunen egingo den Euskeraren Jatorriaren 11. Biltzarran hau eztabaidatu zen:

. elkar, lagun, ote, -ok, eta tankera horretako hitz eta monemen ardatza euskeraren ekohizkuntzalaritzan (Agurtza eta Aintzane Lazkano ahizpek).
. Ama-ren mundu ikuskera euskeraren oinarri gisa (Felix Zubiagak).
. Gizabidea eta euskera euskal etniaren biziraupen eta oreka gisa (Odon Ulibarrenak).
. Giza portaerako hitzak, gaztelerazkoak barne, euskeran daudenak edo euskeratik letorzkeenak (Jabier Goitiak).

Albo-gai gisa segidakoak landu ziren:

. Elkarbizitza, komunalitate eta hizkuntzaren arteko harremana (Felix Rodrigo Morak).
. Imanol Agirreren Vinculos del Euskera con las lenguas del mundo liburua (bere semea den Luisek)
. Licenciado Pozak 1587an idatzitako lana (Antonio Arnaizek).

ARGIBIDE LUZEAGOA Euskal senari buruz, edo euskerak ematen digun izateko erari buruz, segidakoa dugu.

Askotan esan ohi da hizkuntza bakoitza mundu ikuskera bat dela, ingurumenarekin harremanatzeko modu bat. Euskera ere hizkuntza oso berezia da, eta Euskal Herria milaka urtez irautearen oinarrietako bat izan liteke, komunitate elkartua izateko laguntza ematen omen digulako. Kontua da, askotan, ez garela gai izan dugun altxor hori ikusteko eta euskera etxetan, ikastetxetan zein euskaltegitan transmititzen dugunean, geure hizkuntzaren oinarri horiek ez ditugula lantzen edo biziberritzen, besteak beste, behar bezala ezagutzen ez ditugulako.

Oteitzak zioen moduan, gure herriaren nortasuna eta izateko era beste paradigma baten gainean eraikita dago, aurreindoeuroparra den ikuspegi baten gainean. Eta euskera galdu duten askok ere nortasun horri eutsi diote. Baina inguruko herrien eraginez eta haiek dituzten ikusmolde horien indarrez, gero eta lausotuagoa dugu geurea baina ez genuke alboan utzi behar, gure herriaren biziraupena kolokan jartzen ari garelako. Horregatik, geure hizkuntzaren baitan dagoen paradigma hori hobeto ezagutzeko, maiatzaren 13an, Irurtzunen, Euskeraren Jatorriaren 11. Biltzarra egingo dugu, “Euskera eta euskal sena” lelopean.

Gure hizkuntzak komunitate zentzua, baina aldi berean, norberaren burujabetasuna nola bultzatzen duen adibide asko eman daitezke. Esate baterako, gure paradigman «denok gara LAGUN» ikuspegitik abiatzen gara eta, ildo horretan, «hainbat lagun batu dira gaur» esaten dugu. Euskeran “lagun” hitza “pertsona” edo “jendearen” sinonimoa delako eta hori uste baino garrantzitsuagoa da. Denok, noiz edo noiz, galdetu izan diogu geure buruari, sinonimia horren zergatiaz. Bada antzina gure arbasoek argi zuten: ondo zein txarto konpondu orain, izan denok gara «lagun», beraz litekeena da noizbait konpontzea, denok “komunitate” baten partaideak garelako. Giza taldea sendotzeko berba berezia da, beraz.

Gure paradigman “DENa BATetik” abiatzen gara: DENa guztia da, denok gara bat. Hau da, “todo” edo “tout” esateko “izan” aditza erabiltzen dugu: DENa. ETORRI, bat gatoz, edo ez gatoz bat. Baina IZAN, denok gara bat. Bat izate horretan simetrikoak gara denok, berdinak, maila berekoak.

Geure hizkuntzan «EMAN» ikuspegitik abiatzen gara, ez hartutik: «Sikeran be, etxe inguruari JABEtasuna EMAN diogu!» Jabe, jabon, jagon, zaindu. Jabeak “jabon” egiten du, “arduratu” egiten da, geurean ez omen zegoen lehen jabetza huts bat, guztiz kontrakoa baizik, gauza baten jabea izateak horren arduraduna izatea zekarren. Edo “zu etxerako” esaten dugu eta ez “etxea zuretzako”. Inguruko hizkuntzen paradigman ordea “propietatea” ez da jabetasuna ardura modura ikusten, propietate soil modura baizik: ondasunak erosi, hartu, saldu…

Euskeraz «NON-GO» ikuspegitik abiatzen gara, NOR-ENengandik bereiztuz: Ana Mari AgarreKO; Ana Mari «Agarre» etxekoa da, eta ez etxea Ana Marirena. Lurrak kokatzen gaitu. Euskaldunok lurrei izena eman baino, guri inguruneak izendatzen gaitu. Ekologiaren eta gizabidearen oinarria horixe delako: gu jendearen edo ingurunera moldatzea burujabetasun batetik, ez jendeak edo inguruneak norberari, menpekotasuna sortuz. NON-GO eta NO-REN bereiztea inguruko hizkuntzek duten NOREN kasu bakarra baino askoz hobea da, nongotasuna eta norentasuna desberdintzen dituelako.

Geure hizkuntzan «GU» ikuspegitik abiatzen gara: «gure etxean”, “gure amak”, “gure herrian”, “gurean…», berriz ere BAT egiteko lagungarria den beste osagai baten ikuskeratik. Antzina ez genuke inondik inora esango “nire ama”, “nire etxea”… beti “ama” edo “gure ama” baizik. Gure hizkuntzan ere “zuk eta biok” esaten dugu, “ni” ahalik eta gutxien erabiltzeko ere. Hau da, GU ikuspegi horri esker euskaldunok kolektibitate zentzua indartu ahal izan dugu.

Euskeran “jaun-andreak”, “gurasoak”, “izeko-osaba”, “umeak”… esaten dugu, genero bien berdintasuna etengabe azpimarratuz, ondoko hizkuntza gehienek ez bezala. Zergatik? Gure hizkuntzan den guztiak izena duelako. Izena duen guztia bada esaldi famatua, alegia, atzean itzelezko filosofia duena, nahiz eta euskeraren beste kontu guztiekin bezala, inongo filosofia liburutan inoiz ere ez agertu.

Batzuek oraindik uste dute, geurean, auzolanak, komunalak, kooperatibismoa, generoen artean hemen dugun egoera… kasualitateak omen direla. Bada ordua euskera sortu zutenei begiratzeko eta herri gisa bizirauteko izan zuten “magia” hori berreskuratzeko, taldea indartuz baina aldi berean norbere burujabetasuna zainduz, ingurumenaz baliatuz baina aldi berean ingurumena zainduz, gizaki guztiok “lagun” gisa tratatuz baina aldi berean denok emanez eta hartuz.

En Tendencia

Descubren la Mano de Irulegi: El Primer Testimonio Escrito en Euskera del Siglo I a.C.

40 signos en cuatro líneas, grabados sobre una pieza...

IRULEGIKO ESKUA (III): Continúan las aportaciones y el debate.

 Mano de Irulegi III:  Interés desbordante en la gente e...

Wikipedia, la «vasconización tardía» y la Comisión

En este post quiero motivar a los lectores a...

Iruña-Veleia: bost urte ondo egindako analisien zain – Iruña Veleia espera desde hace 5 años a unos análisis correctos

http://www.naiz.info/eu/iritzia/articulos/iruna-veleia-bost-urte-ondo-egindako-analisien-zainAyer en Gara:Koenraad van den Driessche ...

Artículos Relacionados