Logo arqueológico de Ama Ata: pieza circular roja con inscripción ambigua que sugiere '15', 'IS' o 'SI', evocando el misterio de Iruña-Veleia y la arqueología antigua.

Iruña-Veleia: zazpi urte eta ondoriorik ez

Artículo aparecido en Berria (2015-12-05)

2015-12-05 / Aitor Biain

Ertzaintzaren ikerketaren arabera, faltsuak lirateke ostrakak. Froga fisikorik ez dela aurkeztu salatu dute Gil eta Filloy arkeologoek

Zazpi urte igaro dira Arabako Foru Aldundiak Iruña-Veleiako ostrakak faltsuak zirela esan eta aurkikuntza hura egin zuten arkeologoak auzitara eraman zituenetik. Ordutik, epaitegietan da auzia, eta ostraken egiazkotasuna zalantzan dago oraindik ere. Bada, Eliseo Gil eta Idoia Filloy arkeologoen iritziz, grafitoak faltsuak direnik «ez dago zientifikoki frogatua», eta, beraz, biak auzipetuta dauden kasua zalantzan jartzen du horrek.
Ertzaintzaren txostenari erantzun diote hala bi arkeologoek. Izan ere, asteon argitaratu zituen El Correo egunkariak Ertzaintzak epailearentzat eginiko ikerketaren emaitzak. Kaleratutako informazioaren arabera, Iruña-Veleiako ostraketan ageri diren testuak eta bestelakoak faltsuak lirateke. Are gehiago, «arkeologian inoiz egin den faltsutzerik handiena» litzateke, iturri horren arabera.
Bi arkeologoak, baina, ez daude ados horrekin eta, Ertzaintza «hipotesietan» oinarritu izana salatu dute. Gainera, 700 orrialde baino gehiago dituen txostenak ez du froga fisikorik aurkezten, eta erabilitako metodologia ere ez da zuzena izan, Gil eta Filloy arkeologoen hitzetan. «Hipotesietan, balizko aukeretan eta hainbat argudiotan oinarritutako irudimen ariketa bat aurkeztu dute».
Hori dela eta, piezak egiazkoak diren ala ez jakiteko, haiek atzerriko laborategi batean aztertzeko eskatu dute. «Delitu baten aurrean gauden ala ez jakiteko, piezak egiazkoak diren jakin beharra dago», esan du Gilek. Hain zuzen, arkeologoek frogak egiteko eskatu arren, auzitegiek ukatu egin izana ere salatu dute. Hala ere, erromatar garaiko «benetako piezak edota gainetik moldatutakoak» egotea ez du baztertzen Ertzaintzak.
Bestalde, ez daude ados piezak «manipulatu» zituztenaren ustearekin. Izan ere, txostenaren arabera, hondakin metalikoak leudeke piezen gainean. «Zantzu horrek esan nahi du bakarrik erabilia izan dela, hau da, hainbat eskutatik pasatu dela, besterik ez», adierazi du Filloyk. «Baina hori ere ez da inolaz ere aztertu. Ez dute froga fisikorik aurkeztu».
Ondorioz, txostena egiterakoan, aurretiazko ondorioetan oinarritu izana egotzi diote Ertzaintzari bi arkeologoek.«Veleia sindromea» deitu diote horri. «Prozesua zientziaren alorretik konpondu behar zen hasieratik, eta ez orain aurkitzen garen inorako bidaia honen bidetik», salatu dute.
Era berean, auzipetutako arkeologoek adierazi dute «une gogorrak» igarotzen ari direla, eta auzia ingurukoengan ere eragina izaten ari dela. «Salbuespenezkotzat jo genituen pieza batzuk aurkitu eta gizartearekin partekatu nahi izana da guk egin dugun delitu bakarra». Hala ere, nazioarteko hainbat adituren babesa dutela ere adierazi dute. «Zorionez, ez gaude bakarrik», nabarmendu du Gilek.
Kontuak kontu, Ertzaintzaren ikerketak ere ez du piezen egiazkotasunaren inguruan ezer argitzen. Arkeologoen ustetan, aurkitutakoaren mamiak eta haren esanahiak pisu nabarmena du oraindik ere. Hain zuzen, aurkikuntzak duen garrantziagatik sortu da egungo egoera, Gilen ustez, bestela ez baitzituen «ekarri dituen zorigaiztoko erreakzioak» sortuko. Hori dela eta, etorkizunari baikor begiratzen diotela eta auzia bide onetik amaitzeko «esperantza» dutela esan dute bai Gilek bai Filloyk. «Itxaropentsu gaude etapa berrian».

En Tendencia

Descubren la Mano de Irulegi: El Primer Testimonio Escrito en Euskera del Siglo I a.C.

40 signos en cuatro líneas, grabados sobre una pieza...

IRULEGIKO ESKUA (III): Continúan las aportaciones y el debate.

 Mano de Irulegi III:  Interés desbordante en la gente e...

DFA ha presentado en público: Memoria Iruña-Veleia (2010-2020)

Puesta a disposición del públicoconenlaces directos a cada artículo...

Artículos Relacionados