Gure herriaren benetako historiaurrea ez da ikasten. Dena sartzen da salda potolo batean, zeltiberismoan; dena da zeltiberiarra.
Tristea da esatea, baina Nafarroan baskoi hitza erbesteratua dago. Nafarroako Museoa zeharkatu dezakezu goitik behera hitz hori ikusi gabe, eta musealizatuak dauden aztarnategi arkeologikoetan ere ez da ageri: Arellanoko Musen herrian eta Andelosko erromatarren herrian, besteak beste.
Erdi Aroari begiratzen badiogu, hor daude konkistako urte garrantzitsuak: 1029, 1200 eta 1512. Nafarroak Euskal Herriak herri moduan jasan dituen konkistak ezkutatu egin dira eufemismoen bidez: anexioa edo hitzarmena hitzak erabiliz.
Manipulazio ikaragarria egon da. Hori luza daiteke gaur arte. Karlistaden, gerra zibilaren eta transizioaren gainean egiten den irakurketa zeharo partziala da.
Gure historiaren irakurketa integrala beharrezkoa dugu.
ekarritako gogoeta).