Beraz, galdera hauei euskaldunek ‘bertokoak’ edo ‘berezkoak’ dituzten erantzunak emateko gai diren birpasatuko dugu.
Justo Mari Mokoroa, euskal senaren aldarrikatzaile goiztiarra. |
Hein horretan, munduikuskera honen ‘euskalduntasuna’ esatean euskaldunok berez, guk geuk eta lur maitatu honetan, sortu genuen mundua eta bizitza azaltzeko moduaz ari gara. Beraz, egungo gizarte mendebaldarraren ikuskera zientifiko modernoa XVII. mende ingurutik aurrera joan bazen eraikitzen; aurrerago joko dugu. Filosofia judu-kristaua zeukaten gizarte batzuetan jaio zen zientzia mendebaldar moderno hau, eta filosofia hauen eraikuntza orain 2.000 urte hasi zen. Aurrerago joko dugu.
Munduikuskera indoeuropar batetan jaio zen, era berean, filosofia judu-kristaua. Ikuskera indoeuropar hau kristo aurreko 4.500 inguru hasi omen zen Ekialde Hurbiletik Europara hedatzen. Hori baino aurreragoko euskal munduikuskera bat egon omen zen da zundatuko duguna.
Nafar erredolak badu euskal munduikuskerarekin lotura zuzena. |
Baina erronkak merezi duela deritzot. Claudio Sánchez Albornoz Espainiar Errepublikako Lehendakariak (erbestean), historiagile entzutetsuak eta besteen artean Premio Príncipe de Asturias de Comunicación y Humanidades saridunak (1984) xaloki erakutsi zuen askok euskal kulturari buruz duten ustea:
Claudio Sánchez Albornozek bezala ez baduzu pentsatu nahi, edo ez badiozu arrazoia eman nahi, jarraitu Ama Ataren serial hau euskaldunen munduikuskera berreraikitzeko.
Erlaziorik ikusten bi irudi hauen artean? Euskal munduikuskeraren ikuspegitik badago. |
- Aizpuru, A. (. a. ). (2012). Euskal herriko pentsamenduaren gida Udako Euskal Unibertsitatea
- Alzo, M. d. (1966). Filósofos vascos : Fueron el principal factor de la filosofía cristiana en los siglos XVI y XVII. La Gran Enciclopedia Vasca, I, 387-394.
- Antxustegi, E. (1991). Euskal nazionalismoari buruzko ikerketa ideologikoak. Uztaro: Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (3), 17-33.
- Azurmendi, J. (1992). Espainolak eta euskaldunak Elkar.
- Baltza, J. (2000). Un escorpión en su madriguera : (indoeuropeo y euskara, mito y realidad). Alegia : (esp): Hiria,.
- Eizagirre,Xabier, & Ibarra, A. (1995). Filosofia euskaraz : Hamar urteko balantzea (1984-1994). Jakin, (91), 77-105.
- Gamboa, O., & Ruiz Torrado, M. (2006). Euskaldunen irudia antzinaro eta erdi aroko testu historiko eta literarioetan: Egile klasikoen garaitik errege-erregina katolikoen garaiko kroniketara arte Kondairak, 5, 1-76.
- Iztueta Armendariz, P. (1993). Euskal kulturaren kontraesanak: Teoria eta praxia. Uztaro: Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (9), 119-151.
- Iztueta, P. (2003). Identitate kulturala eta boterea. Uztaro: Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (47), 97-110.
- Mendizabal, F. (1957). Euskal filosofia tantoka. Jakin Arantzazu 3. Zki. (1957ko Pazko Aldikoa), P. 152-155, (3), 152-155.
- Odriozola, J. M. (1992). Euskal intelektualen bidegurutzea. Uztaro: Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (6), 111-115.
- Olano Galarraga, A. (1934). Filosofía vasca. Yakintza : Revista De Cultura Vasca., (9), 203-224.
- Puy Muñoz, F. (1988). Euskal-filosofía. Razón Española [Madrid?] N. 28 (1988), P. 211-221, (28), 211-221.
- Renteria-Uriarte, X. (2013). Hacia una Economía Holográfica. Una revisión de la ciencia económica desde la ontoepistemología oriental. UPV/EHU. https://ehu.academia.edu/XabierRenteriaUriarte; http://www.ehu.es/argitalpenak/images/stories/tesis/Ciencias_Sociales/804-5%20RenteriaTH.pdf
- Rodríguez Bornaetxea, F. (2004). Euskal pentsamendua. In J. Azurmendi, & P. Aintziart (Eds.), Filosofiako gida : Filosofian aritzeko oinarriak : Gida bibliografiko eta metodologikoa (pp. 309-324). Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea