2014-02-01
SOS Iruña-Veleiak zilegitasuna kendu dio ministerioaren txostenari
Plataformak, Euskararen Jatorria elkarteak eta Lurmenek uste dute aurkikuntzen faltsutasun hipotesia duela abiapuntu
Iruña-Veleiaren auzia epaitegietan izaten ari den prozedurarekin oso kritiko agertu dira Xabier Etxebarria Gasteiz
Euskararen Jatorria elkarteko, SOS Iruña-Veleia plataformako eta Lurmen enpresako kideak, atzo. / RAUL BOGAJO / ARP
Espainiako Kultura Ministerioaren menpeko Kultur Ondarearen Institutuak Iruña-Veleiako 39 ostraka
aztertu ondoren, horietako 35 garaikidetzat jo izanak hautsak harrotu ditu. Atzo, ikerketa baloratzeko, agerraldia egin zuten Lurmen enpresak, SOS Iruña-Veleia plataformakoek eta Euskararen Jatorria elkarteak. Juan Martin Elexpuru eta Eliseo Gilen ahotik oso kritiko eta haserre azaldu ziren txostenaren edukiarekin zein Iruña-Veleiaren auzia epaitegietan izaten ari den bilakaerarekin.
aztertu ondoren, horietako 35 garaikidetzat jo izanak hautsak harrotu ditu. Atzo, ikerketa baloratzeko, agerraldia egin zuten Lurmen enpresak, SOS Iruña-Veleia plataformakoek eta Euskararen Jatorria elkarteak. Juan Martin Elexpuru eta Eliseo Gilen ahotik oso kritiko eta haserre azaldu ziren txostenaren edukiarekin zein Iruña-Veleiaren auzia epaitegietan izaten ari den bilakaerarekin.
Azaldu zutenez, ikerketak aurkikuntzen faltsutasunaren hipotesia du abiapuntu, eta ideia hori berrestera dator. Ikertzaileek azterketa analitikoa piezen gainazalari bakarrik egin diotela esan zuten, eta horrekin ezin dela erabaki grafitoak benetakoak diren edo ez. Auzi judizial batean erabakigarria izan behar duen azterketa bat gainazalean bakarrik egitea «oso larritzat» jo zuten, eta esan zuten bertan aurkitu diren materialen arrastoak piezak jende askoren eskuetan ibili izanaren ondorioa direla. Txostenean ostraketan hogei bat metal moderno aurkitu dituztela agertzen da, eta hori ikerketaren «faltsutasunaren seinale» irizten diote, ustezko faltsifikatzaileak hogei bat erreminta erabili beharko zituelako.
Bestalde, materialaren zaintza katerik ez dela egon salatu zuten, eta «ulertezina» iruditzen zaie horrelako egoera bat edozein justizia sistematan. Horren harira, «nola egon daitezke piezak auzian inplikaturiko parte baten esku?» galdetu zuen Elexpuruk, eta auzia artxibatzeko eskatu zuen. Egoera horrek azken sei urteetan piezetan «nahita edo nahi gabe» aldaketak egotea ahalbidetu duen susmoa daukate.
Elkarteek auzia ahalik eta bizkorren argitzea nahi dute, eta, horretarako, 2009an egin zituzten eskaerak berretsi dituzte, egoerari irtenbidea emateko modurik eraginkorrena iruditzen baitzaie. 2009an argitaratutako agiri batean hiru eskakizun egin zituzten; batetik, piezak hasierako egoeran daudela egiaztatzea; bestetik, grafitoen beste analisi eta ikerketa zientifiko batzuk egitea, eta, azkenik, parteekin zerikusirik ez duten arkeologo entzutetsuek indusketa kontrolatuak egitea aurrez seinalatutako lekuetan. Eskaera horiei Lurmenek egindako lana eta EHUko Arkeologia Sailak hondeamakinekin eginiko «langintza» ikuskatzea egitea gehitu diete.
Benetakotasuna berretsiz
Aurkikutzen benetakotasuna ere berretsi zuten agerraldian, eta jarrera hori defendatzen duten 24 txosten dituztela nabarmendu. Azken txosten hau eta auzia bere osotasunean Lurmen auzipetzeko eta grafitoen faltsutasuna bermatzeko ahalegina direla uste dute. Horretarako argudio zientifikoak erabili izanagatik ere txosten analitikoak ez duela «ez bururik eta ez hankarik» pentsatzen dute.
Bestalde, Gil eta Idoia Filloy Lurmeneko kide eta ikertzaileen aurka gertatzen ari den «lintxamendua» ere salatu nahi izan zuten atzoko agerraldian. Gaur egun ikerketa esparrutik guztiz baztertuta daudela esan zuten, komunikabideetan ez zaiela aukerarik ematen beraien jarrera azaltzeko eta Iruña-Veleiako aztarnategian egindako lana ere ez zaiela onartzen.
EL CORREO [hacer clic sobre las imagenes para ver más grande]
«Los grafitos de Veleia han sido alterados», sostienen los defensores de su autenticidad
GARA
Lurmen pone en cuestión los análisis de Iruñea-Veleia y pide el archivo por «indefensión»
El exdirectores del yacimiento arqueológico alavés de Iruña-Veleia, Eliseo Gil e Idoia Filloy, han denunciado la «falta de rigor» y «superficialidad» del informe del Instituto del Patrimonio Cultural de España (IPCE), que concluye que 35 de los 39 grafitos supuestamente hallados en las excavaciones son de origen reciente.
Eliseo Gil (centro) e Idoia Filloy, junto al geoquímico Koenraad van den Driescche. (Raúl BOGAJO / ARGAZKI PRESS)
Los hallazgos que se cuestionan, localizados entre 2005 y 2006 bajo la gestión de la empresa Lurmen –dirigida por Gil y Filloy–, son unos grafitos escritos en cerámicas de los siglos III, IV y V que en su día se calificaron como históricos porque, entre otras cosas, adelantaban al siglo III la aparición del euskara y la entrada del cristianismo.
Varios expertos cuestionaron la autenticidad de estos hallazgos porque consideraron que las palabras en latín y en euskera que aparecían inscritas en los grafitos eran demasiado vulgares o modernas para la época. Finalmente, la Diputación alavesa denunció a Gil y Filloy por «atentado contra el patrimonio y estafa, y el juzgado que lleva el caso ordenó un análisis de las inscripciones para determinar su autenticidad o falsedad.
En julio de 2012 el encargó recayó en el IPCE, organismo dependiente del Ministerio español de Cultura, que ha redactado un informe que concluye que 35 de las 39 piezas analizadas son de origen «contemporáneo».
Eliseo Gil ha denunciado que este informe es «un auténtico despropósito» porque basa sus conclusiones en «observaciones superficiales con un microscopio», y ha explicado que este análisis puede detectar «las huellas de todas las manipulaciones» que han sufrido los grafitos para su limpieza o estudio, pero que no «resuelve de forma definitiva el tema de la autenticidad», para lo que es necesario estudiar «lo que hay debajo».
En cuanto a la veintena de «metales modernos» hallados por el IPCE, el arqueólogo ha explicado que los grafitos han pasado por «distintas manos y herramientas» y que la presencia de metales «debe interpretarse en este sentido y nunca como una evidencia de falsificación», especialmente cuando un análisis de 2008 no halló restos de ellos.
Además, Gil ha asegurado que «no ha existido cadena de custodia de los materiales durante los últimos seis años» y ha denunciado que las piezas «han estado en manos de la parte querellante, cuando deberían haber permanecido bien guardadas y precintadas en sede judicial», hecho que a su juicio «es causa suficiente para cerrar el caso por indefensión».
Su compañera Idoia Filloy ha subrayado que toda esta polémica «profesionalmente nos han finiquitado de forma definitiva. Y a nivel personal, esto es una tortura, una situación horrorosa».
la versión en papel es distinta: